Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Leibar, Ibon "Txinbo"
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute.

Description

Air
Orriak airez aire I
Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Ez dute aukeratu
ondo jarioa (bis)
saldu nahi baldin bada
kalendarioa. (bis)

U. Iturriaga
Guztiz galduta dabil
antza hemen jentea (bis)
nigana bale baina
zugana joatea! (bis)

A. Sarriegi
Nahiko garbia esan du
hala uste det behintzat (bis)
egin behar zutela
gusto guztientzat. (bis)

U. Iturriaga
Mundu hontan danetik
dago ta maitie (bis)
ontxe erakutsi behar
dozu amakie. (bis)

A. Sarriegi
Eta hor ikusiko da
teori bat benga! (bis)
Ilea ez da galtzen
tokiz aldatzen da. (bis)

U. Iturriaga
Izango da histori
liburu irekia (bis)
tximino albinoa
eta hor Yetia. (bis)

A. Sarriegi
Baina Iturriaga
gorputz guzikoa (bis)
neonek erosiko det
lehendabizikoa! (bis)

U. Iturriaga
Gorantz behar leukenak
begitzen dau beha (bis)
nik konfirmatu neike
Newtonen legea. (bis)

A. Sarriegi
Eta bertsolaria
harturik aintzako (bis)
bi hil jarri dituzte
Jon Maiarentzako! (bis)

U. Iturriaga
Gu hemen lotsatuta
genbiltzan jo ta ke (bis)
berak pozik deitu dau
“Hautatu egin naute!” (bis)

A. Sarriegi
Baina hori izango da
esate batera (bis)
saioetan bezala
bosgarren aukera. (bis)

U. Iturriaga
Ni naz urtarrila ta
zu otsaila, marka! (bis)
Pozik egon zeinke Aitor
laburrena da ta! (bis)

A. Sarriegi
Baino jendeak egin
behar du ziztua (bis)
uste’t tokatzen dala
urte bisistua. (bis)

U. Iturriaga
Hain eskatua izango
da egutegia ezen (bis)
egizue eskaera
Bertsoa.eus-en. * (bis)

A. Sarriegi
Eta Lankuren modan
da hainbeste joko (bis)
bertsolariak ez du
eurorik jasoko. (bis)

U. Iturriaga
Baina badeukozue
hartzeko denbora (bis)
beste hilabete baten
Txinbo egongo da. (bis)

A. Sarriegi
Baina ez ditu ematen
hain aukera gutxi (bis)
beraz abendura arte
otsailean utzi. (bis)

* “Bertsoa punto eusen” kantatu du.