Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-04-05 Biriatu Jaialdia
Conducteur/trice
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Exercice
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé
Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak?

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ai lurrak badu nunahi zauria, odol isuri nahiz benda
ta ea nundik bila litekeen itxaropenaren xenda
ba Nerudaren esaldi hori hartzea nahi dut gomenda
zeren lorea moztu ezkero indar gehiagoz sortzen da.

M. Lujanbio
Beti badago bat beztituko ez dena azkeneko modan
bere dirua jartzen duena Ikaskolin, Errigoran
beti badago mugimendu bat gure herrigintzaren zolan
eguzki egun neguan eta ume bat bertso eskolan.

A. Egaña
Bertsolaritzan lorategian sartzea ez da kalteko
belaunaldiak denok ondoan ta emakumeak tarteko
sekula baino ideia eta hitz gehiago esateko
arrazoirikan ez dut ikusten baikorrak ez izateko.

M. Artetxe
Grina aldatzeko zein onartzeko ezin litekeena alda
mendi bidea, itsaso bista, aitak egindako salda
militantzia giroa ere askotan aski magal da
eta norbere bake santua ta lagun baten sorbalda.

A. Martin
Loriak udan ihintza bezela ta begitan entzumena
nahi dugunari igo beharko genioke bolumena
esperantza dut gizakiangan nahiz den izaki xumeena
guk geuk konpondu dezakegula guk hondatu genuena.