Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-06-13 Lemoiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso
2025-06-13 Lemoiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes
Eguraldiak lagundu eta
freskatzen badu perfekto
ni hiru aldiz heldu naiz hona
deskantsuren bat tarteko
ta zu en kanbio urtero zatoz
errege baten antzeko
bada garaia monarkia kendu
ta republika jartzeko.
S. Lizaso
Orain artean moldatu izan naiz
hemen osatzen dan mahaian
moldatu izan naiz gai librean ta
berdin tokatzen dan gaian
zer dala eta nere etortzea
jarri nahi dezu ezbaian?
Zuk esan gabe utziko diot
sobratzen naizen garaian.
A. Estiballes
Sebastian sobran noski ez zaudela
oraindik baitzaude gogor
gaietan ere jorratzeko gai
eguneko zenbait alor
nigatik behintzat beste hogei urtez
exerita egon zaitez hor
eta pozago nentorke hona
zurekin baldin banator.
S. Lizaso
Monarkiatik republikara
ta berriz lehengo harira
ulertzen ez da Arkaitz erreza
heltzen dena belarrira
alper-alperrik egotea da
deia noiz heldu, begira
plazak zerutik ez dira etortzen
irabazi behar dira.
A. Estiballes
Nik Andrakasen irabazi nun
horregatik hemen nago
nahiz eta zure erregetzari
gaur ezin esan akabo!
Nik neuk penarik ez daukat eta
zu gero ta gazteago
akaso hemen jubilauko naiz
Xebastian baino lehenago.
S. Lizaso
Dirudienez zuri hau denak
sortua buruhaustea
baina edozein lekutatikan
sor liteke kontrastea
ez da komeni dagon lotura
beharrik gabe haustea
jubilatzea gauz bat da eta
lanai uztea bestea.
A. Estiballes
Ba luzaroan batu gaitezen
hemen hemengo ta hango
afari ederra ta trikitrixa
arin-arin ta fandango
erregeak ere gure moduan
igual gaur ez zuen jango
Bizkaia osoan bertso-afari
hoberik ez da izango.
S. Lizaso
Jarri edota gainditu behar
hainbat traba eta hesi
edonorekin ibiltzeko gu
herriz herri ez gera hezi
gu bezelako afaririk ez
erregea ere berezi
afari hoberik ez zun egingo
eta ez zuen merezi.
A. Estiballes
Gure moduan ez da ibiliko
hara eta hona kantari
baina errepara diogunez lehen
guk elkarren adinari
deskantsua ere komeni zaio
noski jubilatuari
zuk zer aukera hartuko zendun
Sanxenxo edo Abu Dabi?
S. Lizaso
Holako aukerak bizitzan zehar
etortzen dira banaka
eta gainera ai nire aukera
nik horren garbi baneuka!
Oporraldiak eta aukerak
norberak behar ditu hauta
nik bizitzeko Azpeiti eta
urtean bitan Andraka.
