Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Lehendabiziko aipatuko det
ondoko Josu kuttuna
bere burua kanpo miaztuz
heldu zaigu hain txukuna
hau da urteak pasata ere
zahartzen ez zaigun laguna
hau katua da behin hilda ere
beste sei bizi dituna. (bis)
J. Sanjurjo
Ez dakit nik siestan pasatzen dut
nere bizitza erdia
gero umeak aguantatzeko
bota nire energia
saiatu zara ongi Andoni
baina hori ez da egia
egia erran beti katuei
izan diet alergia. (bis)
A. Egaña
Begira bere melena hori
badu fox terrier planta
baina bertsotan heltzen bazaitu
hau degu mastin galanta
goxoa ere izaten daki
xuri-beltzeko dalmata
hau txakurra da gorputz batean
mila aurpegi dauzka ta. (bis)
N. Ibarzabal
Beraz puntuka egiten duen
erdi dalmata antzeko
edo poltsako txakur txiki bat
noranahi eramateko
txakur aurpegia ere badaukat
ipintzen banaiz trantzeko
ta arazorik ez daukat Andoni
paseora bidaltzeko. (bis)
A. Egaña
Ta Julen berriz izan liteke
zikoina bat nabarmena
baina Parisa ez zen iritsi
hortxe bukatzen da dena
Zelaieta zer izan litekeen
pentsatzen ze hasperena
lorito bat da panfleto bera
errepikatzen duena. (bis)
J. Zelaieta
Lorito bat naiz arrazoi duzu
bueno ze egingo zaio ba!
Badaukat nere gandorra eta
hori ‘re bada mejora
zuk nere bihotz txuri-urdina
ezagutuaz gerora
lehoia ez den bertze zeozer
izango naiz ni gustora. (bis)
A. Egaña
Bera bertsotan hasten denean
fuera txantxa eta broma
aldi berean daki izaten
arina eta sakona
beraz Maialen izan liteke
Diplodocus oso ona
hau da espezie aspaldi hontan
bate modan ez dagona. (bis)
M. Lujanbio
Esterminatu ninduten baino
ailegatu naiz honaino
Diplodocusa izatea da
oso ohore handia ño!
Munduan dena gerra, inbidi
eraso eta ke laino
oraintxe edozer da jasoago
pertsona izatea baino! (bis)
