Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo.

Description

Air
Behin batean Loiolan III
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Ni ongi ibil nendin
zenbiltzan temati
ta atera helduta
gogoa ebaki
ez da hizketa unea
zurea izaki
galdera bakarra det
aitak ba al daki? (bis)

J. Uria
Hementxe genbiltzala
gustora ta lasai
alaba goiztiarra
bilakatu etsai
aitak ba al dakien
galdetzen duzu ai!
Ba ez, ez daki ezer
ta ez du jakin nahi! (bis)

O. Iguaran
Hain moderno zinaten
nik baneukan duda
baina behin pasatuta
bikoteko muga
hor gerta litekeena
da zure ardura
nik ere ez nun jakin nahi
baina berandu da. (bis)

J. Uria
Hemen elkartu gara
atariz atari
alaba eta ama
maiz elkarri adi
marrak ez omen dira
jarri behar argi
ikasi diot zure
belaunaldiari. (bis)

O. Iguaran
Ordun gustuko dezu
gure perspektiba
nere belaunaldiai
bazabiltz begira
gauza intimo hauek
jode! Ama, tira…
Besteen portaletan
egin behar dira. (bis)

J. Uria
Besteen portaletan
arrotza zeharo
orduan negoziatzen
zurekin luzaro
eta zurekin ere
harrituta nago
zein bueltatzen da ordua
baino lehenago? (bis)

O. Iguaran
Behin ordua betetzen
ta txintxo ausartu
ta jakin nahi ez nuen
honetaz ohartu
ama zu libre zera
bidea hautatu
baino ni ez nazazu
zure draman sartu. (bis)

J. Uria
Beraz nahiko zenuke
hontatik aparte
nahastu baitizkizut
gogo ta aldarte
baina berdin histori
ta berdin pasarte
beti izango gara
geure dramen parte. (bis)