Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Antton eta Maria I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Bueno eskerrik asko
zuretzat aukeran
segi beharko degu
kotxez edo leran
honuntza etorrita
nahiz gauden primeran
galdera bat egiten
didate aukeran
hurrengo txapelketan
ertengo al zeran. (bis)

A. Mendiluze
Berriz ere badator
aurreko berdina
lau urtez behingorako
baitegu egina
ea joango al naizen
egiteko zina
nik daukat baiezko bat
erantzun ezina
baina joango nintzake
zu joango bazina. (bis)

U. Agirre
Baina badakizu zuk
ni ezin naizela
txapelketara joan
Aitor zu bezela
badakizu oso gertu
txapel hori zela
baina esaten ari da
jendearen gela
Alaiak zure aurretik
egingo duela. (bis)

A. Mendiluze
Jendeak izaten du
nahiko hizketa modu
baina ez gera hortara
gaur makurtuko gu
pentsa ze lagun giro
pentsa ze otordu
ba denok baiezkoa
eman badiogu
berriro Maialenek
irabaziko du. (bis)

U. Agirre
Maialeni ez diyot
nik estimu gutxi
txikitatik baitzigun
maila erakutsi
bizkar atzian egin
nahi diot igurtzi
baino Aitor jarraitu
zuk’e jo ta hautsi
irabazi dezala
baina zuk ez utzi! (bis)

A. Mendiluze
Txapelketara doa
hainbat jende mota
batzuk jolastera ta
batzuk dena jota
ni sei aldiz tabladu
haundira igota
beti nahi izan det han
nere onenak bota
txapel haundia ez zait
hainbeste inporta. (bis)

U. Agirre
Karrikan hobia da
holako baldintzan
eta badakizute
gu zertan gabiltzan
beti nola ez leiken
plazer dana izan
nei’re proatzia tokau
zait hori bizitzan
behin iritsi nintzan ta
azkena izan nintzan. (bis)

A. Mendiluze
Erantzun behar dizut
ondotik, bertatik
pena ikusten dizut
ez dakit zergatik
seguruna azkena
gelditzeagatik
nik ez dela hain txarra
Maiagatik dakit
zortzigarren gelditu
hamalau milatik! (bis)