Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (5. 2025. Irurtzun)
Représentación
2025-05-17 Irurtzun Sariketa
Conducteur/trice
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolaris / Auteurs
Aramendi, Josune
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ane, tabernaria zara, eta Josune, astero zita desberdin batekin agertzen den bezeroa da. Gaur Ane, ligatzeko sekretua zein den galdetzera hurbildu zara Josunerengana.

Description

Air
Azienda bat dago
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zuazubiskar
Hogeigarren ligea
ez lagun hurkoa
ta hala ere egin
duzu gertukoa
esplikatu zaidazu
Josune trukoa
ta ez esan dela izan
zaren modukoa.

J. Aramendi
Nahiz eta hori ez den
esaldi okerra
bestelakoa dugu
ligatzean gerra
ulertzeko ez duzu
beharko masterra
ez egin negar eta
bajatu Tinderra.

A. Zuazubiskar
Aplikazio bat ta
astero txanpaina
mutil guapo bat edo
neskato apaina
mugikorrari hartu
diozu tamaina
gehiegi ez dizute
aguantatzen baina.

J. Aramendi
Kontxo! Pikaro ere
ipinita hara!
Ba irripartxo hori
kanpora atara
jo kamarera zara
Ane hara, hara!
Plaza hobeagorik
non egongo da ba?

A. Zuazubiskar
Nahiz ta astebururo
lanean ari gu
nahiz gauez guk atera
behar beste diru
kamarera lanean
nekea ari du
mozkorrak ta astunak
hurbiltzen zaizkigu.

J. Aramendi
Taberna bihurtu da
zuretzat erbeste
baina ez zaitezela
kexatu hainbeste
eta sumatzen zaitut
zeozerren eske
bukatzen duzunean
geratu gaitezke.