Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Julio Soto

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Udazkeneko Zapi Janztea (8. 2025. Zaldibia)
Représentación
2025-11-22 Zaldibia Sariketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jubilatuak zarete Eneritz eta Julio. Astelehenero elkartzen zarete, izan Ordizia, Lazkao edo Beasain, tokatzen den lekuan, pentsio duinak eskatzeko. Eneritz, zuri iruditzen zaizu pentsionisten aldeko kartel eta aldarrikapenez gain, ez dagoela sobera bestelako aldarrikapenak ere bertan adieraztea, izan bandera, kartel edo oihu forman. Juliori iruditzen zaio pentsionisten elkarretaratzeetan motibo horren alde bakarrik azaldu behar zenuketela.

Description

Air
Lagundurikan danoi II
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Ba bai, goaz amontzen
bezela aitontzen
eta egoerarik
ez baita konpontzen
guda gehiotan nola
hasi gu sakontzen?
“Pentsio duinak bai!”
egin oihu ozen
jakin ‘zatela argi
zertara gatozen.

E. Artetxe
Deitu pentsioduna
edo deitu zaharra
astelehenez ez dugu
batere plan txarra
bandera feminista
zein palestinarra
erakusteko dugu
balia beharra
begiratzen diguten
momentu bakarra.

J. Soto
“Gora Gaza” ta “Moztu
juduei hesteak”
“Gora Sahara” eta
“Fuera erbesteak”
Vito Quiles faszistak
pentsa ze eskeak!
Aukera dira mila
pankarten eusteak
lehenbizi borroka hau
ta gero besteak.
E. Artetxe

Hasi zara egiten
egoskorrarena
zu hola ikusteak
ematen dit pena
sarri gaztez betetzen
zaigu plaza dena
ozen hartuta gure
aldarrikapena
nahiz momentu honetan
ez den beraiena.

J. Soto
Gaurko mundua ez da
mundu bat arrunta
jende aina problema
ta problema punta
sistemak gu nahi gaitu
denetan nahastuta
denekin oroituta
ta denak ahaztuta
gehio lortzen da baten
fokalizatuta.

E. Artetxe
Nahiz eta sarri egin
hamaika ahalegin
berdintsu honekin ta
berdintsu harekin
beste zerbait hartzea
ez dezu atsegin
sistemak hautatu du
ta zuk ere berdin
zaharrok ezin dugula
protestarik egin.

J. Soto
Garela gorputz nulu
garela biguinak
ba ez zaharrok dauzkagu
guk berdin burmuinak
ta parean dauzkagu
ezkerrak, eskuinak
inpernuraino heldu
bitez gure uhinak
ta lortuko ditugu
pensio duinak.

E. Artetxe
Nahiz arreta jarri nahi
pentsio honetan
faszistak datozkigu
nahi gabe ere bueltan
pakerik ez daukate
Gazako kaleetan
nahiz oihurik ez egin
zuk pankartan bertan
nik hala ekarriko det
nere kamisetan.

J. Soto
LIbertadea duzu
nikian jartzeko
nik dudan gisan zernahi
gai oihukatzeko
nahiz pentsioa dugun
zifra eskaseko
goazen tabernara
betiko antzeko
oraindik iristen da
kafe bat hartzeko.

E. Artetxe
Beraz tabernarako
da zure ordena
ahaztuz egitarauko
ekintzen ordena
hola ezin da konpon
ordea problema
gaur egin duzun gisan
joatearena
da beti egin leiken
gauzik errazena.