Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Xenpelar Saria (28. 2025. Errenteria)
Représentación
2025-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Auteurs
Aiestaran, June
Aizpurua Ibargarai, Haira
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lanagatik atzerrira joan behar izan zenuten. Han elkar ezagutu ostean, elkarrekin hasi zineten. Vascos por el mundo programakoak izan dituzue etxean, eta “Itzuliko al zarete sekula Euskal Herrira?” galderari erantzun desberdina eman dio zuetako bakoitzak; Hairak, baietz; Junek, ezetz.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Aizpurua
Programa horrexen xarmak
piztu dizkigu alarmak
ez dugu berdin erantzun eta
ze nolako dramak
lehen ametsak izanak
ikusi nahi ditut planak
Euskal Herrian ze forma duen
gure harremanak. (bis)

J. Aiestaran
Hemen harreman apala
ona eta mundiala
iruditzen zait Euskal Herrian
okertu eingo dala
ze eginez gero hala
jakin esango dudala
intriga baino beldurra gehio
ematen didala. (bis)

H. Aizpurua
Iruditzen zait normala
duzu postura formala
ta pentsatu dut “Mintza gaitezen
hortaz berehala”.
Laneko patu zitala
bihurtu zait espirala
Amerikako ametsa ez da
nere ideala. (bis)

J. Aiestaran
Ah! Amerika kartzela
al zaizu ba? Dena dela
nik uste nuen etxe honetan
zoriontsu ginela
nik ikustean horrela
zita hor izan genuela
oraindik ere kilimaz bete
ohi baitzait sabela. (bis)

H. Aizpurua
Programa hau ez al da traba
beste ainitzen gisara?
Ean baretzen dugun jadanik
eragin ikara
baratze polit bat jada
dugu eta pozik gara
ta ze lurretan ereiten dugun
guttienengoa da. (bis)

J. Aiestaran
Hor ez dagoela dana
aintzat harturik esana
ta bisitatu nahi bazenduke
bikotearen ama
goazen Sarara laztana
ta ahaztu dezagun drama
erabakira egoki dadin
gure harremana. (bis)