Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-12-27 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Mizel Mateo, Ioar Tainta
2025-12-27 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Mizel Mateo, Ioar Tainta
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Tainta
Maitemindu naiz betidanikan
naiz nerabe ta naiz gazte
eta urruti errefuxiatu
maitea eraun didate
gure artean zenbat distantzi
eta ere zenbat kate!
Hontan behintzat nik izan nahi nuke
burujabe eta aske.
M. Mateo
Zure papera ezin beterik
alaba kexu zaude zu
ta horregatik hurbildu eta
egin nahi nizuke kasu
zure bizia konda ezazu
edo idatzi bi bertsu
edozer gauza erranik ere
plazer eginen diozu.
I. Tainta
Ze emozio, ze tristezia
ze nolako endredoa
horixe dugu giza-eredua
eta horren borreroa
horixe dugu estamentua
lotua don borregoa
gutun honekin hartu dezala
nere poesian beroa.
M. Mateo
Zure paperan ze idatziko den
aitak ezin du kalkula
eta ze indar eta ze pena
duzun ezin disimula
nahi duzuna erran ezazu
hartu nahi duzun formula
ta azken lerroan erran zaiozu
guk ere maite dugula.
I. Tainta
Hori erran dut zu ene atta
eta ezpaintan irrifarra
erran duzula nere indarra
eta nere deiadarra
hortxe doa ba ene mattea
hemen duzu lesakarra
ta noizbait pozez emango dizut
muxuarekin negarra.
M. Mateo
Batzuek bizian pasten direnak
ez dira gauza zuzenak
ta letra batek ukan ditzazke
oihartzun arras ozenak
azken agurra gure partetik
igor izazkiozu denak
ta ahantzi gabe Euskal Herritik
muxurik euskaldunenak.
