Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Fredi Paia
2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Fredi Paia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaia: Zuk, Oihane, San Antoniori agindu zenion bikotea topatuz gero, belauniko joango zinetela biok Urkiolara. Topatu duzu bikotea, Fredi. Zure promesaren berri emateko ordua heldu zaizu.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Dama gazte xarmant bat
O. Enbeita
Aspaldi egindako
promesa tarteko
gauza bat daukat zuri
orain eskatzeko
ta belauniko jarri
behar dozu menpeko
baina oraingo hontan
Urkiola gurtzeko.(bis)
F. Paia
Horrelakorik ez dot
nik entzun askotan
jarri zu belauniko
nonon jartzekotan
ni zutik egongo naiz
dinotzu seriotan
ta ideia hobe bat dot
posizio hortan. (bis)
O. Enbeita
Ta betiko moduan
egin eta kito
baina beti holantxik
ez gara ibiliko
venus mendira heltzen
zara belauniko
Urkiolara berdin
ez zara iritsiko. (bis)
F. Paia
Katolika bategaz
mesedez, mesedez!
Zelan egingo dot nik
kontu hontatik ihes?
Idigorasi inoiz
entzun ein neutzan lez
zutik edo etzunda
belauniko inoiz ez. (bis)
O. Enbeita
Ta beste bat aitatu
haundiaren trazan
zuk neuk erakutsita
dozu beti dantzan
eta txorakeririk
ez ‘zazula esan
San Frantzisko Asis han
belauniko hasi zan. (bis)
F. Paia
Penitentzia dogu
neska honen meta
eta burua deko
txoriez beteta
gero arte mon amour
dinotzut erreta
orain katekesira
joan behar dot eta. (bis)
