Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Gorka Lazkano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (10. 2004)
Représentación
2004-12-05 Elorrio Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Lazkano, Gorka
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaia: Zuek Arrasateko kooperatiba bereko kide zarete. Gorka nagusia eta Igor bazkidea. Hurrengo astean erregea dator zuen lantegiko eraikin bateko irekierara. Gorka, orain esan behar diozu Igorri denok han egon behar duzuela.

Description

Air
Hamalau heriotzena I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Gorka Lazkano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Lazkano
Igor zugana nator
gaur kafe bat hartzen
ta baita gauza ilun
ta eskas bat kontatzen
erregea jatorku
hau inauguratzen
han egon behar dozu
ta ez hasi kejatzen
egun batek ez baitau
pertsona aldatzen.

I. Elortza
Betiko lez berbatan
mila kategori
azkenengo horregaz
itxi nozu grogi
erregea datorrela
eta eutsi, tori!
Mila kooperatiba
ta auzolan histori
eta ze batzarretan
erabaki da hori?

G. Lazkano
Nahiz ta saltau doguzan
oin arte hainbat arau
aste hontan hain zuzen
hiru edota lau
etorri beharko dozu
ta ez zaitez pasau
lehenago be sarritan
esan dautzut nik hau
ideiak eta lana
ez egixu nahastau.

I. Elortza
Beraz ideiak bialdu
behar doguz hegan
dana erabakia
dozue primeran
nik neuk ez joatea
gurago aukeran
kooperatiben kontu
hori hasikeran
lanerako ideia bat
zala uste neban.

G. Lazkano
Antza esandakoak
egin dautzu traba
zenbat zarata eta
ai zenbat algara!
Zu nik entzun dodanez
trepatxoa zara
horrexegatik argi
esango dot hara
igotzeko aukera
paregabea da.

I. Elortza
Parkatu informatu
zaitue antza txarto
Igor Elortzak badau
duintasun nahiko
ta nire ezezkoa
zeremonirako
trepa launak zeuretzat
gaur hartu beharko
Sofian mosuak be
danak zeuretzako.