Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Neurri berezikoak
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Langile ohia nauzue
gaur BECera natorrela
labe garai zahar haietan
soldadoreen papela
bizitza osoan borrokan
borroka zen erregela
kalera bota gintuzten
ze sentsazio zimela!
Orduko oroitzapena
jausi orain orbela
finalera etorri naiz
ta ez da gauza ustela
pozten nau hau ikusteak
euskaldunaren ergela
orduko basamortua
euskerak bete duela

Guri pasa zitzaiguna
juzga genezake grabe
dena kontatu nahi nuke
orain suabe-suabe
enpresa usteldu zuten
hori ez da nobedade
hortako enpresarioek
ai zenbat abilidade!
Gaur BECen senti ninteke
halare guztien pare
lehengo borroka haietan
ginen arrazoien jabe
ez dezala inork ahaztu
memoria da zutabe
guk botatako harriak
oholtzaren azpian daude

Begirada ipini zait
umela baina ez iluna
neure herrian ikusiz
bertsolarien jarduna
hau ez da izan sekula
herri hontan ezaguna
nola hau beti izan den
industriaren erresuma;
asko euskaldundu gera
zer ikasi ta zer suma
jadanik bertsolaria
da gure bidelaguna
begiak dauzkat malkotan
hau da hau ikuskizuna!
Gaurtik hasten da biharko
Barakaldo euskalduna.