Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Muxu emanda agurtzen zaitu beti bikotekideak bakoitza bere lanera joaten zaretenean. Gaur goizean muxu bila joan zarenean hala esan dizu: haserre nago oraindik.

Description

Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbat apuru zenbat endredo
hain nago larri, hain nago ero
pasa berri den anekdota hau
ahanzturarako bego; (bis)
muxu ematera bero
hurbildu natzaizu edo...
Hau esan didazu gero.
Egia esan barkaziorik
ez nun hain azkar espero
bizitza osoko maitasunari
adarrak jarri ezkero. (bis)

Zenbat kontu ta zenbat istori
anekdota zein sasi teori
kontuak kontu muxurik ezak
utzia nau erdi grogi; (bis)
zuk eman eta nik tori
lehen genbiltzan gori-gori
ta orain ez gabiltz ongi;
gure harremanak ez omen dauka
lehen adina kategori
ene denborak egingo al du
hitzek ezin duten hori! (bis)

Ez izan arren lagun leiala
maitagarria ta zerbitzala
barkaziorik ez daukat baina
dena gertatu da hala. (bis)
Oilo ipurdiz azala
kixkurturikan bezala
izango ez banu oxala!
Malko gazi bat utziko dizut
lantegira nihoala
eta ez zazu sekula ahaztu
asko maite zaitudala. (bis)