Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-09-23 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ama-alabak dira. Mendiluze ama eta Amets alaba. Amak alabarekin serio hitz egitea erabaki du, aurtengo urtean sei nobio ezberdin aurkeztu dizkiolako.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Jo ze ondo mutil bat
badakarkizula!
Gaur beste bat! "Ez ama
hura utzi nula...";
hiru, lau, bost eta sei
joder a ze burla!
Alaba esan egia
ta ez disimula:
ziur al zaude norbait
gustatzen zaizula?

A. Arzallus: Imanolek bazuen
horrenbeste grazi
eta Andoni ere
ez nezake ahantzi;
nola esan Ibon ta
nola esan Patxi...
Egia esan ez dira
izan oso gutxi
ta eskerrak beste sei
ez ditun ikusi!

A. Mendiluze: "Kaixo" bi musu eman
eta berriz "Aio!";
hobe ez ikustea
beste zenbait saio!
Beti zatoz mutiko
berrien karraio;
probatu nahi dunari
utzi behar zaio
baino hamahirutatik nork
probatzen du gehio?

A. Arzallus: Galdera egin duzu
nahiko bihurria
eta irudimenez
hain nago urria...
Ama luza zaidazu
hara belarria;
hau da zure alabak
dabilkin neurria:
hilabete bakoitzak
nobio berria.

A. Mendiluze: Horrela ote dira
Ametsen ametsak?
Bezperako larrosak
goizerako beltzak;
beste bat topatzeak
lehengoen defentsak
ta txarrik nahi ez denez
alaba batentzat
zeuk uzten dituzula
esaidazu behintzat!

A. Arzallus: Ausardia izan dut
batzuk lagatzeko
besteetan gertatu da
aurrekoz atzeko
baina esplikatuta
askozaz hobeto:
ama asmoa daukat
denak probatzeko
aita bezelako bat
senar ez hartzeko.

A. Mendiluze: Bale estimatzen da
daukazun irrika;
bestela balitz egin
behar nun errita
baina izen gutxi ez dezu
hona ekarri ta
hurrena berriren bat
berriz ekarrita
izena pegatinan
petxuan jarrita.

A. Arzallus: Tira oraintxe daukat
momentu larria
ni hontara ez nintzen
hona etorria.
Ama isildu zaite
itxi iturria!
Presentatu behar dizut
nobio berria
ta izena oraindik
ez dauka jarria.