Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Saioa
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Sebastian, zortzi urteko mutikoa zara. Zure logelan sartu zarenean, Jon, aita, zure itsulapikoa eskuetan duela harrapatu duzu.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Ez nuen pentsatuko
holako gauzikan!
Egin nahi dezun horrek
ez dauka hitzikan!
Aita nei ez eragin
zuk zorigaitzikan;
hori ez da zurea
nerea baizikan. (bis)

J. Maia: Isil-isilik eman
nahi nitun pausoak
baina umeak beti
dira kuriosoak.
Tripako mina zeukan
zure txerritxoak
ta kendu egin dizkiot
txanpon potoloak. (bis)

S. Lizaso: Buztinezkoa da ta
tripa mintzen zaila;
harrapatu dut eta
hainbat iskanbila...
Horra kolpetik jaitsi
nere aitan maila:
txarri haundia dator
txarritxoan bila. (bis)

J. Maia: Txerri haundia aita
baina tira, tira!
Ez zaite hasi negarrez
txerriai begira;
aldatu egin dizut
txanponen segida:
txiki-txikiak baina
hauek asko dira. (bis)

S. Lizaso: Aita uste al dezu
tontoa naizela?
Ni engainatzerikan
ez dezu horrela;
dirutan izateko
nahi dezun nibela
astero pixkat gorde
semeak bezela. (bis)

J. Maia: Hipotekakin dugu
horrenbeste pisu!
Zerga guzti hoiekin
zenbat amenazu!
Kendu dizudala ta
negarrez zaude zu;
haunditzen zeranean
ulertuko dezu. (bis)

S. Lizaso: Txikitan ere banaiz
ni ulertzeko gai
eta kutsatzerikan
aita ez nuke nahi
eta bide hortatik
ez zazula jarrai:
zeu hipotekatuta
semea ere bai. (bis)

J. Maia: Seme pelma hau daukat
kexan eta kexan
beti dago pagaren
eske ta promesan;
ez det ezer egingo
hola hartu dezan.
Ah eta amatxori
ezertxo ez esan! (bis)