Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-02-11 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-02-11 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Sustrai Colinaren zutabe batek horrela zioen: "Asko dira gezurra diruditen egiak; komediak diruditen komeriak".

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-02-11 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsotan ezin esan liteke
hitz lauz esaten den gisa
baina kontzeptu hoien artean
dago mundu honen giltza:
zer da egia? Zer da gezurra?
Bietan zeinek du hitza?
Bi lagun hoiek urte guzian
inauteritan dabiltza.*

Baten bat behintzat izan da gure
sinesmenaren lapurra;
orain bakarrik irentsi leike
ikusiaren apurra
dena baitago ia ustelduta
gure burmuinaren lurra;
ia ezer ez da erabat egi
eta erabat gezurra.

Eta jarririk zure bigarren
esaldiari begira
komeriak ta komediak du
hitz-joku baten diztira
baina hortatik gutxi daukagu
nahiz ta gehiago desira
hemen komedi ta komeriak
trajikoegiak dira.