Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (31. 2007. Zarautz)
Représentación
2007-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Asko kostatu zaizu atea igaro ala ez erabakitzea, baina, azkenean, igaro duzu.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gurasoekin hainbat mobida
euki ditut mila aldiz
eurek "Hau egin" esanez gero
egiten dut alderantziz
baina azkena gehiegi izan da
ta nazkatu naute guztiz
maleta egin dut ta nire amak
oso serio egin dit hitz
"Zuk ate hori igaroz gero
ez zaitez itzuli berriz". (bis)

Esan didate "Benga alaba
razionala izan zaitez
bizi osoan egon baikara
dana ematen ta maitez".
Halan ta guztiz erabakia
aita-ama ez da hain errez
parkatu baina joan behar dut
behinepin denpora batez
nire bidea egin behar dut
zuei gustatu ala ez (bis)

"Alaba hemen geratu zaitez!"
eskatu dit belauniko
ta gero ere esan didate
"Bai, bai, zaitugu begiko".
Halan ta guztiz erabakia
mantendu behar dut tinko;
nahiz esan duten joanez gero
joan behar dudala betiko
ederto dakit euren bihotza
ez didatela itxiko. (bis)