Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-04-28 Itsasu Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri zinetenean bakoitzak bere etxetik gauza mordo bat ekarri zenuten, bion pisu berrira. Familia hazten doa, lekua gutxitzen, eta garbiketa egin behar duzue. Ezkondu aurreko zuen pitxiak eta beste zenbait gauza bota egin beharko dituzue.

Description

Air
Praixku Galtzazarreta A
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Lehengo karraio lanak
ziren galakoak
orain irtenbideak
nola-halakoak?
Nere gauzatxoak dira
xume mailakoak
eta zure trasteak
zure tailakoak.

U. Agirre: Laguna jartzen dezu
mila konpromezu
zuk trastea galanki
ta neurean kexu.
Ikastola garaitik
txorauta zaude zu
lehen mailako apunteak
bota ditzakezu.

M. Lujanbio: Hor dago nere bizi
eta nere garun
aurretik bestetatik
ezin al da jardun?
Pentsatu zure andreak
gorde behar al dun
zure andregai ohien
bi argazki album?

U. Agirre: Hoiek botatzea da
neretzat tristea
lehenak sortzen baitu
gaur buruhaustea.
Hogei kontatu arte
hobe deu hastea;
benga bota ditzagun
zuk bat nik bestea!

M. Lujanbio: Zure aman opariak
ere tira-tira
hogeita lau plater ta
koperi begira;
tenedore kutxara
altxor bat hori da.
Ederrak ziran baina
hautsez bete dira.

U. Agirre: Hainbat gauza al dedan
badaukat mamua
igual hoik gordetzea
ez degu sanua
baina zurea ere
aipatzera nua
amonak eman zizun
bajilla txinua.

M. Lujanbio: Hoiek ziran amonak
neri ematekoak
politak dira eta
pega gabekoak.
Armaio hontan berriz
gauz apartekoak:
hamazazpi bat txapel
eskolartekoak.

U. Agirre: Eskolartean banun
hamaika aldarte
han kantatzen genduen
guztiak jo ta ke.
Hamazazpi txapelak
ez dauzkat aparte
nik irabazten nuan
bera hasi arte.

M. Lujanbio: Berak irabazten zun
ezin egin uko
ojalatazko kopa
mordo bat lekuko;
orduan nahiko gerra
bagendun gertuko
ordun ez, oain ez gera
ba haserratuko?

U. Agirre: Zer pentsatzen deun biak
garbi honezkero
gauzak botatzerikan
ez zazu espero.
Etxe bat eros deigun
ondokoa edo?
Hura bizitokia
eta hau trastero.