Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia: Iritsi ta azkar pasa zait
joandako urteen pena:
atari hau da baserriana
eta zorionarena.
A. Arzallus: Bi anaia ta arreba bat
hemen gaude parez pare.
Jo! Ba ez nintzan hain gaizki bizi
bi hauek ikusi gabe!
A. Egaña: Benga zuek egin zazute
Donostiaraino buelta
terreno ta etxe nereak dira
maiorazgoa naiz eta!
M. Lujanbio: Hemen kantuan bizi ginala
joan dira hogei urte.
Triste gaude ta orain guri
paretek kantatzen dute.
J. Maia: Anai zaharra aldatu denik
ez nuke orain esango.
Sasi zu zera bai baina
ez dezu etxea jango!
A. Arzallus: Garai bateko txoriak ere
ez ditut entzuten aizu
hoiek ere herentziakin
eraman ote dituzu?
A. Egaña: Laurok egin genezakeena
da negozio polita
Jaurlaritzaren diru laguntzaz
museo bat ipinita.
M. Lujanbio: Irriparrez baina hasarre
lau senide faltsuak lau
famili onenetan ere izaten da
gorrotozko maitasun hau.
J. Maia: Garai baten gosaltzen gendun
txorixoa ta taloa
gaur falta da baina badago
berriro txorimaloa.
A. Arzallus: Zuek denak egin zazute
berriro zuengana buelta
ni hementxe geldituko naiz
beti okupa bat naiz eta.
A. Egaña: Luxek gezurra esan duela
ez zegon esan beharrik:
horrek taloa ikusi baitu
kalendaiotan bakarrik.
M. Lujanbio: Gure diru nahien biktima
izango gera gero gu:
hilko gera eta usteldu
ta baserriak iraungo du.
J. Maia: Berriz lehengo kantu zaharra
ez da etorriko gaizki:
galdetzen det gu zenbat ginen
bat, hiru, lau edo zazpi*.
A. Arzallus: Ba hobeto bizi ginen gu
gu hemen sei ginenean
ta bakea egin dezagun
aita ta aman izenean.
A. Egaña: Hormengatikan ez degu egin
ez negar eta ez malko
Maialenek bai pixka-pixkat bai
emakumea dalako.
M. Lujanbio: Ba, bai negar egin behar det
egingo det beharbada...
Malko gabeko beneno hori
negargarriagoa da!