Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-07-20 Zornotza [Bertsoa] / Fredi Paia, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-07-20 Zornotza
Gai-emailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Paia, Fredi
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertsoa jendearengana hurbiltzeko Zaharrak berri tour izeneko emanaldia eskaintzen ibili zineten hainbat lekutan, Silveirarekin batera. Emanaldia bukaerara heldu da, eta garaipen txiki hori ospatzeko eta parranda bat egiteko batu zarete. Silveira ez da agertu, baina planarekin aurrera jarraitu duzue; hasi zarete afaltzen, trago batzuk hartzen, eztarria berotzen...A! eta Silveira ez da agertu.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-07-20 Zornotza [Bertsoa] / Fredi Paia, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Uranga:
Hiruzpalau urtean
pozik eta ondo
ibili gera noski
parranda ta trago.
Silveira ez da etorri gaur
egin digu tongo
igual hilkutxa baten
zuten eramango
banekien martxa hau
ez zula jasango. (bis)

F.Paia:
Bi urte herriz herri
normala akaso
afari ta parranda
kopa eta baso
nik jada bururik be
ezin dot ba jaso
osasunik ez dogu
egiten dot paso.
Zu ez zara Peña ta
ni ez naz Lizaso. (bis)

J.Uranga:
Osasun aldetikan
hainbeste gabezi
nahiz ta bertso giroan
hazi eta hezi
nahiz ta bertsoa izan
polit ta berezi
zirkulo txar hontatik
banoa ihesi
inolaz ez du gure
bizitza merezi. (bis)

F.Paia:
Patxarana larregi
zanetan agian
pozik ibiltzen ginan
taberna erdian
gero neska gazteen
joko mirarian
ehundaka herri pasau
gure izerdian...
Ume bat itzi deuste
etxeko atarian. (bis)

J.Uranga:
Arrazoia zeneukan:
alukeri gutxi
ez zenuela egin.
Ba orain ez etsi
ta ume hori ez zazu
Fredi gutxietsi
hartu zazu besotan
eta gogor eutsi
bertsolari izaten
ez zaiozu utzi.

F.Paia:
Baina non da gorengo
Jokin Uranga hura
berrehun kilo eukazana
tripatik burura?
Gitxi jan dozu eta
guztion modura
itzi eizu bertsoa
edan eizu ura
pertsona baino dozu
eskeleto itxura. (bis)