Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-10-30 Irun Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Rotonda bati begira gaude
ai zer-nolako parea!
Aukera degu loreetatik
dena horren dotorea!
Erabakia zuzen hartzea
zail izaten da ordea.
Denen gustoa ez degu egingo
egin dezagun geurea. (bis)

M.Lujanbio:
Hemen ditugu aukeratzeko
aukera gutxitakoak
nahi ditugunak hobe da jarri
ez jefek utzitakoak
konbinatu ondo ein behar dutenak
ta ondo bustitakoak
ze hemen polizik egoten dira
kolore guztitakoak. (bis)

S.Lizaso:
Beraz zertxobait apartan bila
egin behar ahaleginak
bere itxura eduki dezan
rotondan dagon jardinak
ta koloreak ez izateko
datozenaren berdinak
alde batera utzi ditzagun
berdeak eta urdinak. (bis)

M.Lujanbio:
Berde ta urdinak ez dira ederrak
ta hoiek jarri bai zea!
Hara Behobi ta Irun artean
hau da bidegurutzea!
Puntu honek du oso histori
tristea eta luzea
ironikoa litzake hemen
alegriak ipintzea. (bis)

S.Lizaso:
Nolabait ere hausi beharko
lehendik dauden topikoak
behin jarri eta puxka bateko
izatekotan nahikoak
jolasten hemen ez ibiltzeko
inoiz neurri gabekoak
ertzeko lorak jarri ditzagun
arantza ta guzikoak. (bis)

M.Lujanbio:
Lehenago ere hemen badago
nahikoa sasitza txarrik!
Lehendik badago nahikoa ote
eta nahiko lur malkarrik!
Bai botanikan ta bestela're
ez dago esan beharrik
negun loratzen diranak dira
pensamentuak bakarrik. (bis)