Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-09-27 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-09-27 Irura Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek Irurako elkarte bateko bazkideak zineten, Gazte Alaiak elkartekoak, hain zuzen ere, baina kanporatuak izan zarete, eta ez gazteak ez zaretelako, alaiak ez zaretelako baizik; oso tristeak zarete biok, oso-oso tristeak. Orain zuen tristura azaldu behar duzue bertsotan, nor ote den pertsona tristeagoa.

Description

Air
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-09-27 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Mendiluze:
Bizitza pozik bizi behar da
txorakeri latza hara!
Datorkizuna ezin sekula
joandakoekin konpara
eta datorren egun bakoitza
onartu behar al da ba
egun bakoitza bukaerarako
pauso berri baldin bada?

J.Martin:
Beti penetan beti penetan
burumakur gehienean
triste kaletik joaten gera
egunaren azkenean.
Jaiotzetiko bizimina dut
nere barren-barrenean
loreak ere ximeltzen ditut
beiratzen ditudanean.

A.Mendiluze:
Ta nola pentsa geu ote gauden
dohai ederrez beterik
inundik ere ez badaukagu
planta tristea besterik?
Neure itxuraz ere ez daukat
oso pozik egoterik
ispilukoak parre egiteak
negargura ematen dit.

J.Martin:
Gu hurbilduta festa batean
sekula ez dugu giro.
Nere buruai egunen baten
eman behar diot tiro
ta tristetzeko motiborikan
aurkitze ez dudan aldiro
barrua triste-edo jartzen zait
ez al da nahiko motibo?

A.Mendiluze:
Nahiz eta izan irripartto bat
sortzeko aina intentzio
barrutik ez du irten nahi eta
igual ez degu desio.
Gazte Alaiak elkarte hortan
horrekin zenbat sesio!
Handik irten ta egin gaituzte
parrokiako sozio.

J.Martin:
Izan gintezke gu tristuraren
lehendakari ta errege
sarri malkoak egiten baitu
irriak aina mesede.
Gizarte hontan asko mintzatu
ohi dira pozaren alde
baina pertsonak jakin behar du
tristuraz gozatzen ere.