Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-01-31 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-01-31 Sara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Bergara, Kattin
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
1609an, Lapurdin, epaiketa erraldoiak egin zituzten Pierre de Lancre epailearen ardurapean. Euskaldun guztiak sorginak omen zirelako epaitu zituzten. Hemen, Saran,emazte eta adingabeko asko epaitu zituzten.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-01-31 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai horretan bestaleku zen
leize-zuloen hegia
ta emakume formal txintxoek
nonbait sorgin aurpegia.
Espainiako epaile batek
luzatu zuen begia
denak epaitu ta kondenatu
ta ainitz hil alegia.
Ta historiak zer dela eta
ez du kontatzen egia?

Besta egitea itxura denez
ulertzen zuten aldrebes
edo euskaldunak ezabatzeko
norbaitek zenbat interes!
Eta sorginak bihurtu ziren
nahiz ez hala izan berez
ta laurehun urte pasatu eta
denbora joanaren legez
euskaldunak ez gara aldatu
ta justizia ere ez.

Duela laurehun urte isuri
zauriak odol gorria.
Gaur egunean Madrilen aise
betetzen dute orria.
Hemengo bidea zaila zen eta
egun ere bihurria
larehun urte lehen eta orain
berdin da Euskal Herria:
hura inkisizio zaharra zen ta
hau inkisizio berria.