Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-04-21 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-04-21 Leioa Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Paya, Xabi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da.

Description

Air
Donostiako hiru damatxo C
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Paya, Xabi

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-04-21 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Xabi Payaren etsai da Xabi”
a zelako debatea!
Zein erraza den besten pelotik
halakoak esatea!
Nik ezberdina izan nahi nuke
baina hor dator kaltea
beti ezinezkoa delako
beste norbait izatea.

Ta zergatik ez beste norbaiten
izaera nik atxiki?
Egin dezadan Xabi handia
bertsoz bertso mila zati*.
Baina horrela ezin dut izan
antzezle eta basati
ni handiegia naiz ta ezin
neike izan Lazkao Txiki.

Bale orduan hartu dezadan
nire biziko erronka
bada gizon bat hain basatia
bertsoan sortzen du bronka**.
Baina hor ere ez nago eroso
beti ez naiz Mañukorta
nahiz zuen barrea eragiteko
ez zaidan asko inporta.

Izan ninteke Lizaso edo
bestela Lopategi Jon***
mila pertsona dauzkat barruan
eta geldi ezin egon
baina Xabier Fidel Paya naiz
egin dizut lehen jaramon.
Nahi nauenak onar nazala ta
beste guztiei hor konpon!

_____________
*Lazkao Txikiren ahotsa imitatuz kantatu zituen lehen puntu biak.
**Mañukortaren kantaera imitatu zuen lehen bi puntuetan.
***Lizasoren eta Lopategiren ahotsa imitatuz kantatu zuen lehen puntua.