Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-09-12 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Igor deprimituta dabil aspaldi honetan, eta Estitxurengana joan da laguntza eske. Berak esango du ea zer sintoma dituen.

Description

Air
Beti penetan beti penetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:

Igual ez jatzu irudituko
zuri hainbesteko problema
baina alaba bat ekarri gendun
eta gero bigarrena
neurekoia naz ta nere poza
gero bihurtu da pena:
lehen neu etxeko errege nintzen
eta oin naz laugarrena.


E. Arozena:

Etxean beste hiru dituzu
ta zaude era tristean
poz gehiegirik ez duzu izan
laugarrena iristean
baina denbora aurrera joango
eta ordua hustean
ez da askozez hobe izango
kabi hutsa iristean*.


I. Elortza:

Ta bertsotan be ezautua naz
ni bi edo hiru sasoi
txapeldun dio Bernardok baina
aspaldi joa hainbat goi
ta azkenengo txapelketa hortan
hamahirugarrena doi-doi
lehen Bizkaiako errege nintzen
oin Euskal Herriko bufoi.


E. Arozena:

Euskal Herriko hamahirugarren
ez da edonor izaten
ta jakin behar da datorrena
behar den eran hausnartzen.
Egia da bai zu ez zaudela
bertso munduan hain konten
hurrengo baten hasi zaitezke
doinu alaiago baten.


I. Elortza:

Doinu alai bat zertako hartu
ez badaukat nahiko grazi?
Nere desgrazi horren bidean
ez dot eze be ikasi
ta frakasoen frakasatua
bihurtua nago kasi
bi urteko alabai be ezin deutsat
partxisean irabazi.


E. Arozena:

Zure etxea, bertso mundua
guztia duzu kartzela
kontatzen duzun dena gezurra
izan daiteke bertzela.
Nere aldetik eskatzen dizut
mejoratu zaitezela
familikoak lagun hartuta
eta ez etsai bezela.


I. Elortza:

Ba pentsau neban akabatzea
betiko nire problema
ta itsasora botatzea igual
izango zala onena
eta hain justu hautatu urteko
mariarik bajuena
ta ha izan zan kaskarrekoa
Bermion hartu nabena!


E. Arozena:

Zure problema denak entzunda
ni naukazu harrituta
bertsoek edo etxeko denek
nork ote du hemen kulpa?
Baina azkeneko mezua entzun
eta ongi hausnartuta
marea gora etorriko da
olatu on bat hartuta.


_________________
*"Ikustean" esan nahi zuela dirudi.