Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia
Conducteur/trice
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
"Salan hobeto egongo nintzan..."
hobe banengo ohean,
azkenean ni utzi bainaue
eskopeta paperean!

A. Agirre:
Aita goitikan behera jaitsi da,
zer nolako zalaparta!
Lasaitu, Jon, zure eskopetak
kartutxo gehio dauzka-ta.

Maia:
Orain ez dakit zer kristo egin,
burua jarri zait bero,
prakak beheraino jetsiko zaizkit
eskuak jaso ezkero!

Irazu:
Askatasuna gauza ederra
ta gora sexu librea!
Ze armeritan topatu dezu
horrelako kalibrea?

A. Agirre:
Gure aita eskopeta kontutan
hain degu gizon petrala,
aitortu zazu hortara ez baino
inbidiz jaitsi zerala.

Maia:
Lasaitu zaitez orain mesedez,
egizu azkar mesede;
ni prest nengoen hau egiteko
apuntatu gabe ere!

Irazu:
Zuk diskotekak eta tabernak
zenitun zure kontura,
aizu, alaba, zergatik zatoz
nire koto pribatura?

A. Agirre:
Barkatu baina nerea bada
ez nator zure kotora;
zurea tiro bakarrekoa
berea repetidora.

Maia:
Holako gauzak gertatzen dira
euskal herrietan zehar,
behingoan ehizan egingo eta
ehizatuta bukau behar!

Irazu:
Aizu, alaba, ez zazu hitz egin
lotsagabeek bezela,
nola dakizu nire eskopetak
tiro bakarra duela?

A. Agirre:
Behin amak halaxe esan zidan
urte askotan barrena,
zer ehizatuko jetsi baitzaigu
pajarorik haundiena.

Maia:
Hauei begira geratua naiz
despistatuta zeharo;
zuek jarraitu diskusioan,
nerea jetsita dago.

Irazu:
Azken puntua ez bedi izan
eragozpena ta traba,
baionetakin liatu zaigu
rekortadaren alaba.

A. Agirre:
Aita zuregan izan ez dezu
behar hainbat kategori,
reklamora etorri zera ta
gure sarean erori!

Maia:
Azkenerako ideia hauxe
unean pentsatu det nik:
herri honetan ezin ligatu
bakezalea izanik!