Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-11-04 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizero hogei bertso entzuten
ditut nik hurrenez-hurren
ta tabladuan hainbat pertsona
harrapatzen degu herren;
nik Xebastian aipatuko det
norbait salatutzearren,
lo egoten da konzentrazio
plantak eiten ditun arren.

Hamaika parre eginak gera
Igor Elortzan kontura,
badu begitan tik berezi bat
baina ez dio ardura;
bere eskuekin zer egiten dun
sarri sortu ohi zait duda,
tabladuetan egiten baitu
azkazalen manikura.

Gure Xabier nondik irtengo
den aurretik ezin jakin,
maiz latinari ateratze'io
komeni hainbat etekin;
majo orrazten saiatu ohi da
bizar eta ileekin
ta bertso eskasa disimulatu
irriparretxo batekin.