Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Conducteur/trice
Gezuraga, Patxi
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelurrutia, Beñat
Lekue, Etxahun
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Représentations Périodiques
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (8. 2000)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lekue:
Nahiz ta kantatu altu
nahiz kantatu fuerte,
final hortatik kanpo
guk beste bi urte;
baina Beñat gu trankil
geratu gaitezke,
erraz egingo gendun
guzti hoiek beste. (bis)

Gaztelurrutia:
Finalean jardun ziren
guztiak jo ta su,
ia bertso guztiei
egin nien kasu;
uste nuena baino
argiagoa zara zu,
berbak mingain puntatik
kendu dizkidazu! (bis)

Lekue:
Beraz argi dago hori
egi hutsa dala,
demostratu behar dogu
nola edo hala;
Fredi han ikusten dut
nik harro bezala,
datorrela hona eta
demostra dezala! (bis)

Gaztelurrutia:
Bertsoa beti izan du
mutilak graziko,
lagunartean dago
fuerte eta tinko;
baina horrek ez gaitu
Etxahun gu begiko,
alper-alperrik zabiltz
ez da etorriko. (bis)

Lekue:
Nahiz eta ibili zan
Euskadunan abil,
orain jarrita dago
han atzean trankil;
zelan harrotu ahal zara
horrenbeste mutil?
Hamar bat zentimetro
altuago dabil! (bis)

Gaztelurrutia:
Hamabost goitik dabil
esango nuke nik,
baina berak ez dauka
denaren kulparik;
horrek gure ondoan
Etxahun ez du antzik;
helduko zara eta
jarraitu holantxik. (bis)