Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (32. 2000. Donostia)
Représentación
2000-01-29 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuek hemen besteak falta
ta etxeetan daude zai,
bizkarra ezin guk erakutsi
pilpilean dauden gauzai;
honetan behintzat elkar gaitezen,
izan behar hainbat dohai;
presoen hitza erabiltzeko
modukoa degu noiznahi,
egun guziak dira apropos
une guziak ere bai. (bis)

Batzuk irratiz entzuten edo
telebistari begira,
gure mezua iritsi bedi
presoak dauden tokira!
Gure ametsak izango ahal du
noizbait egian dizdira!
Denok batera esan dezagun,
oihu berean sikira:
garaia da-ta ekar ditzagun
presoak Euskal Herrira. (bis)

Horretarako ez da nahikoa
batzuen borondatea;
komeni dana elkartu eta
emaitzen bila joatea,
egunen baten zabal dadien
guztientzako atea
eta orduan izango degu
agian hemen pakea;
seinale txarra ez da izango
bertso gai ez izatea! (bis)