Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
Bertsoa entzun |
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizardi gora Lizardi behera...
beti izan det afana,
hasieratik serio hartuz
ondo prestatzeko lana.
Behingoz alperrik ez da gertatu
hemen egindako dana!
Nahiz ta benetan pozgarria den
txapela jantzi izana,
askoz gehiago estimatzen da
harek zuzenki emana. (bis)
Ikasi nuen haren jarduna
ikasi haren bizitza,
hemen serio aritzekotan
hori baikendun baldintza.
Berak eman dit nere ametsa
behingoz betetzeko giltza.
Nahiago nuke gerora ere
hemen izango balitza!
Gure ahotan beti bizirik
izango da haren hitza. (bis)