Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-09-09 Alkiza Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Badira hilabete pare bat edo Anjel Mari ezkondu zitzaigula. Hara hemen pare bat mikrofono: Batean Anjel Mari izango haiz, ezkon aurreko mutil gazte hura; ta bestean, berriz, Peñagarikano ezkonberria.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Espainian behera

Nunahi nagusitzen naiz,
inon ez naiz maizter;
edertasuna badet
Jainkoari esker!
Diru kontatzen, berriz,
ezin neike asper!
Osasuna ere badet,
ez zait falta ezer.
Nik izan behar nuke
Euskadiko mister! (bis)

Sarritan etortzen zait
Mirentxu maitia;
baita ere Josune
inbidiz betia.
Nunbait danak nahi dute
nere txupetia!
Denei zabaltzen diet
nik nere atia.
Moteilek gauz ona dek
soltero izatia! (bis)

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Lagundurikan denoi I

Ekainak hoita hamar
San Marzial eguna,
nere emazte egin zen
Jaione kuttuna.
Orain lorea naiz ni,
lehenago asuna.
Nahiz ta ligatzea zen
aberastasuna,
oraintxe ikasi det
zer dan maitasuna.

Oraintxe zabaldu zait
zorion atea:
gauz ona da lentejak
beroak jatea!
Armarioa txukun
erropaz betea...
Bere ezpainak det orain
nere txupetea.
Moteilak tristea zan
soltero izatea!