Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal:
Hauteskunde garaia
ta bere ostea
alderdi batzuentzat
zen nahiko tristea.
Irailak hamaika zen
gure albistea.
Garrantzizkoa zela
da nere ustea,
Bush jauna negartia
umil ikustea.
Mendiluze:
Itxura hala egin
zuen alajaina!
Baina ez zazu zeure
bururik engaina.
Irailekoak orain
du bere ordaina.
Maiatzekoa ez zen
bi torreak aina,
ordun ere dorre bat
erori zen baina!
Mendizabal:
Irailean harritu
zen guztiz jendea:
dorreak goitik behera,
hura nahigabea!
Eta gerra berri bat
sortuaz ordea,
Ben Laden famatua
munduko jabea.
Kinkan ipini zuen
humanidadea!
Mendiluze:
Maiatzean geurea
gendun geure esku,
behar ez genuena
ipini zen estu.
Estatu Batuekin
mundua da nahastu.
Urrutiko intxaurrak
kontatzea ahaztu
ta bertako arbolak
nahi hainbeste ez du.
Mendizabal:
Maiatzean sortu zen
hainbeste ikusmin
zer gerta ote zeiken
jakinda Euskadin.
Geu ginan irabazle,
badakigu jakin.
Hala ere hartzen dut
hainbat pena ta min,
ez baigera balia
boto horiekin.
Mendiluze:
Egia da nahiz hurnak
osatu konpleto,
botoak erabili
zitezkeen hobeto.
Irailak hamaikako
berria tarteko,
bide bat maiatzeko
denek jakiteko:
heldu dela garaia
hegan egiteko.
Mendizabal:
Euskal abertzaleak
bototan nagusi,
etsaiaren jarrera
genuen ikusi.
Geroz gertatu dana
nahi dut adierazi:
nahiz eta Euskal Herriak
botoz irabazi,
berak nahi dun erara
ezin laike bizi.
Mendiluze:
Maiatzean jendea
jenio txarrean,
irailean munduan
zegon indarrean.
Beste urte berri bat
daukagu aurrean.
Ea ez geran izaten
bizi beharrean
bien ondorioak
egun bakarrean!