Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-02-23 Mutiloa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-02-23 Mutiloa
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kasu honetan, Murua jubilatua izango da, eta jubilatu den egunean zer egingo eta despertadorea utzi du bere semearen logelan, Sebastianen logelan.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-02-23 Mutiloa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Orain artean zu izan zera
lan asko egiteko gai,
hainbat urtean lanean jardun
zeure erretiroan zai.
Esnagailua semeai utziz
aita ote zaude lasai?
Erretiroak zer balio du
ez badezu esnatu nahi?

Murua:
Seme maitea ez zaidazu egin
horregatikan demanda.
Bart gauean'e egin zenduen
berebiziko parranda.
Esnagailua hor utzi dizut
isil-isilik juanda.
Ni horren mende bizi izan naiz,
orain zurea da txanda.

S. Lizaso:
Barkatu, aita, borondatea
jarri behar det koloka:
aitortu dezu gogorra zela
hainbat urteko borroka;
zeure gelatik kendu dezu ta
orain neregana bota,
hainbat urtean zeuk gorroto ta
orain semeari opa!

Murua:
Ez dizut opa gauza txarrikan
naukazu gogo betean.
Estudiante ibili zera
hogeita zazpi urtean.
Esnagailua utzi dizut nik
etorkizunan atean,
zuretzat lana izan dezazun
ni lantokitik joatean.

S. Lizaso:
Alde batera aita arrazoi
dezu zure esanean:
zuk erretiroa hartu eta
semea hasi lanean.
Esnagailuak ez nau esnatzen
inoiz aldarte onean;
esnatzea're goxoago da
amak deitzen duenean.

Murua:
Amak deitzea goxoago da,
hala uste det nerekiko,
bainan ardura hartu ezazu
ia ez zera mutiko!
Esnagailuak deituta ere
beti ez zera jaikiko,
baina, Xebastian, pentsa ezazu:
ama're ez da betiko.

S. Lizaso:
Ama ez da betiko izaten,
baietzik ez dut pentsatzen,
bainan bizi den artean behintzat
utzi zaidazu gozatzen.
Amak goxo ta horren tinbreak
sustoka nau ni esnatzen;
eta gainera traste zahar horrek
gosairik ez du prestatzen!

Murua:
Arrazoi dezu, tresna horrek ezin
gosari onik atera,
bainan zeuk egin behar zenduke
hortik kontuak atera.
Hamaika aldiz jeiki da ama
nei gosaia prestatzera!
Orain hark ere goxa dezala
aita xaharrakin batera.

S. Lizaso:
Hainbat urtean goizean garaiz
ama etxeko eredu.
Bide onetik goazen eta
bidea zergatik galdu?
Utzi amari atseden hartzen,
nei deitzera zeu azaldu.
Bide hortatik gaurtik aurrera
denok goza dezakegu.

Murua:
Arrazoi dezu, biziko gera
horrela denok hobeto,
baina eguerdia iritsi zaigu
bertso, kantu ta besteko.
Ia jaikita, ene semea,
ez al zenduke hobeko?
Edo berandu izango dezu
gero siestara joateko.

S. Lizaso:
Barkatu, aita, zu ez al zaude
gizon normalan senean?
Larunbata izaten da beti
ostiral ondorenean.
Orain ez daukat zertan hasirik
hemen presaka lanean!
Kalera noa, bazpare deitu
hurrengo astelehenean!