Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Belodromoan eduki nuen
demostratzeko parada
ia Euskal Herri oso-osoa
begira zegon bertara.
Halan da guztiz nik segitzen dut
horren aurreko gisara
bakar-bakarrik aldatu baita
jendearen begirada.
Belodromoa ta holakoekin
nahiz amets egin nuen maiz
ailegatzerik ez nuen uste
ta ailegatu naiz garaiz.
Bizitza asko aldatu zait bai
nere bertute ta dohaiz:
ordura arte Sustrai nintzen ta
orain Sustrai Colina naiz.
Alde batetik horretxek damait
nahikoa amorrazio.
Kotxean bueltan izaten ditut
mila madarikazio!
Haundi-uste ta haixe haizerik
Sustraiek ez du desio;
nik lehengo Sustrai izan nahi nuke
ez gehio ta ez gutxio.