Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2002-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
Bertsoa entzun |
2002-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Izagirre:
"Minbizia dek!"esan zidaten
ta huraxe nere pena
ta sendagaia aurkitu ezik
gertu litzake azkena.
Droga kontua dexente dabil
gazte munduan barrena...
nere bizigai izan dadila
zuek bizi dezutena.
Gurrutxaga:
Azkenaldian igaro degu
ona ez den hainbat trago
zuk marihuana eskatzen dezu
bestela minak akabo.
Nik dakidala txertoa bezain
gauza onikan ez dago
ta horregatik hartzen det aita
gaixotu baino lehenago.
Izagirre:
Marihuana honek lasaitu ohi du
nere barruko orbaina;
orain artean ez nun probatu
ta ona da, alajaina!
Hau ikusita ez erretzeko
ezin det agindu baina
bizitzak ere merezi du ta
hartu zaiozu tamaina.
Gurrutxaga:
Botika berri hori dala ta
zaude serio-serio
nahiz marihuana erretzen dezun
minaren kontra propio.
Nik erretzeko, tamaina hartzeko
nunbait ez zerela fio
nik pixka-pixkat beti erre det
baino zuk baino gutxio.
Izagirre:
Gorputz erdia minbiziz daukat
hau egoera grabea
marihuanari esker azkena
dator minikan gabea.
Nahiz eta laister egingo dedan
kanposantuko bidea
larrosen ordez ipini zazu
marihuana landarea.
Gurrutxaga:
Landare haundi bat ipiniko det
kanposantuan barrena
baina halare ez zazu pentsa
badatorrenik azkena.
Nahiz eta buelta gabekoa den
zure minbiziarena
zure goxatze izan dedila
guretzat gozamen dena!