Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-02-10 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok andre-gizonak zarete. Unai arrantzalea da eta aste bi bakarrik geratzen zaizkizue elkarrekin egoteko. Sustrai andrea nahiko larri dabil, eta bizimodu hori uzteko sasoia dela pentsatzen du.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina: Nahiz orain arte kresal usainez
ematen zenidan musu
hau bezelako egoerarik
ezin leike jasan usu:
bakar-bakarrik nago etxean
ta itsasoan zaude zu.
Itsasoa ta nere artean
aukeratu behar duzu.

Iturriaga: Aukera latza jarri deustazu
hori ezin neike uka
baina zetako murriztu holan
bikote baten burruka?
Oraintxe gora, oraintxe behera?
halantxe gagoz ohituta;
gure bizitzak beharrezko dau
itsasoaren kulunka.

Colina: Itsasoaren bizimoduak
hara zer trauma dakarren!
Maitatzen zaitut eta berriro
ez zaite abitu arren!
Zugandik urrun bakar-bakarrik
ez naiz sentitzen pozarren
alargunduta nagoelako
zu bizirik zauden arren.

Iturriaga: Bizi alargun sentitzen zara
ta ez jat gustetan bape.
Oreka baten bizi ginen gu
behintzat gaurko egun arte.
Kasualitate ez da izango
nozula hainbeste maite:
ni egunero ikusi ezkero
aspertu egingo zinake!

Colina: Zure ondoan ez naiz aspertzen
bateko eta besteko...
Bi hilabetez bihurtzen zara
urruneko, erbesteko.
Senar maitea tristea denik
ez ote duzu usteko
hainbeste atun hartu beharra
ogia irabazteko?

Iturriaga: Ze metafora ederra izan dan
harritu egin nozu, joño!
Zure agotik hori entzutea
ez neban uste gaurdaino!
Hainbeste atun ta ogi bakar bat
badozu nahiko enpeño...
Ez dot ezautzen beste modurik
arrantzan joatea baino.

Colina: Bide hortatik biharko egunak
ez ote dirade beltzak?
Mesedez aintzat hartu itzazu
zure andrearen ametsak.
Ez zaitez joan, hurbiltasuna
hartu ezazu legetzat
ta zuregatik ez baldin bada
egin ezazu neretzat.

Iturriaga: Serio jarri zara, serio
ai nire andre maitea!
Gurago neuke momentu hontan
zuri gustoa egitea
baina uste dot asmau dodala
gaur zelan egin bakea:
soluzino bat be izan leike
biok batera joatea.