Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-09-13 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herio sarri izaten degu
zoritxarreko enbata
gutxi espero degun garaian
ezpata sartzen du zarta!
Egia esan zorigaitza da
momentu ilun aparta
baina ondorio on bat badauka
bat atera behar da-ta:
ingurukoak batzen ditula
nahiz ta giltzarria falta. (bis)

Inork azkenik ez dugu nahi ta
denak bizitzeko afanez...
Heriotzaren inguruan da
mila mamu ta esames.
Nik etxean hau ikasi nuen
kontuak garbi esanez:
pertsona nola hil litekean
bare, aldarte otsanez
hiltzen ez dakin mundu honeri
ejenplu on bat emanez. (bis)

Asumituta ote daukagun
ez nago oso seguru
ideiak berak sortzen baitigu
mila min, mila apuru...
Azken ordua uxatu nahian
dabilkigu mila gudu
ta hobe degu asumitzea
patuak bistan ditugu:
heriok hilko gaitu gu baina
berekin bizi behar dugu. (bis)