Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Ahozko Inprobisazioa Munduan (1. 2003. Donostia)
Représentación
2003-11-08 Bilbo Berezia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Perez De Karkamo, Aitziber
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-11-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Serio jarduteko gai
ere bagera nolanahi
gure aurrean horrenbeste hitz
musika eta jai.
Harrotasun sanoaz blai
Jon Sarasuak zion, ai:
ez gara inoren eredu baina
erreferentzi bai. (bis)

I. Elortza:
Inguratuta adiskidez
geure lekutik ekinez
mundura jauzi egin nahi dugu
ez txokora ihes.
Izanez ta izan minez
nondik gatozen jakinez
baina inorako beldurrik gabe
bidea eginez. (bis)

A. Egaña:
Zenbat irri, zenbat ezten
zenbat hornitu gaituzten!
Ta eurak ere gurekin zenbat
aberats litezkeen!
Denok batera abesten
etorkizuna amesten
gure herria denona baita
nahiz geurea ez den. (bis)

I. Elortza:
Munduak behar ditugu
munduak behar gaitu gu
ez dugu izan nahi ezeren buztan
ez ezeren buru.
Baina gauza bat seguru
bizitza dugu helburu
gure munduaz beste egiteko
asmorik ez dugu. (bis)