Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Julen Zelaieta
| Bertsoa entzun | 
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Julen Zelaieta
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
B. Lizaso:
Aspalditik nenbilen
haginaren kexu
ta zuk behar ez dena
atera didazu.
Aizu, adarra jotzen
ari al zera zu?
Reklamazio orria
ekarri zaidazu. (bis)
J. Zelaieta:
Reklamazioari
egiozu aio.
Nahiz ta odontologia
naizen nahiko iaio
linterna mugitu zait
eta ze arraio!
Beraz egina dago
ta ze egingo zaio. (bis)
B. Lizaso:
Fundamentu haundirik
ez du erakusten.
Hala ere pakean
neri ez dit uzten.
Hain arraroa denik
ez diot irizten
altura hortatikan
ez zuen ikusten. (bis)
J. Zelaieta:
Lehenago ere egin'ttut
horrelako batzuk
nola denbora sobran
izango duzun zuk.
Behetikan goikoa
ondo ikusten dut
eta goiko guztiak
kenduko dizkizut. (bis)
B. Lizaso:
Intentzio ugari
daukazu gaurkoan
zurekin ezin leike
urrutira joan.
Berriz ez naiz jausiko
ni zure jokoan
jotzen baldin bazaitut
belarrondokoan. (bis)
J. Zelaieta:
Ez da hainbertzerako
lasaitu al zera?
Izena badut eta
hala den antzera;
benga, eseri berriz
ez egin atzera
minez ez zara eta
joango etxera. (bis)
