Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2004-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Bertsoa entzun |
2004-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Kale umea naiz betidanik
hala jaio nintzen neurez
ta oporretan ez naiz ibiltzen
aizu batere aldrebes:
hamabik arte ondo lo egin
ta gero bazkaldu errez;
eskola lanik ez det izango
ta etxekorik ere ez.
Loidisaletxe:
Oso egoki iruditu zait
zuk gauz hoiek esatea
opor garaian zure ametsa
daukazu ondo betea
baina neretzat dator oraingoz
egonaldi arlotea;
zuk dadukazu suertea zuk
kalekume izatea!
A. Arzallus:
Hamaika orduz ondo lo egin
beti bazkaria mahaian
eta zu berriz bost minutuan
arnasa hartzeko nahian;
biok konpondu beharko dugu
gaur hasi gabe ezbaian:
ni laguntzera joango natzaizu
estutzen zeran garaian.
Loidisaletxe:
Oso ontzako hartuko dizut
nere uste apalean
gauza onikan badagolako
zure bihotz zabalean;
elkar laguntzen ariko gera
gu biok eginahalean
egunez biok baserrian ta
iluntzez biok kalean.
A. Arzallus:
Egia da bai biok plan hortan
moldatu gintezke ondo
gauez etxera joateko ere
ordurik ez da egongo;
lotara ere nere etxera
egin zenezake txango
eta zazpitan jeiki beharrik
hala ez dezu izango.
Loidisaletxe:
Orain hartuko degu gu biok
tokatzen zaizun onura
ta jakinduriz jantziko gera
beti behar dan modura;
listo moduan irits gaitezen
biok gorengo gradura
zuk jakingo'ezu natura zer dan
ta nik berriz kutsadura.
A. Arzallus:
Orduan hola jardungo gera
udararako planean
honek eskolan nola lanikan
ez dun eiten gehienean;
ez pentsa gero bere buelta ere
izango du azkenean:
honek oporrak hartuko ditu
eskola hasten denean.
Loidisaletxe:
Baina orduan opor hartzea
daukagu galerazia
ta dagoeneko hartaz pentsatzen
nola nagoen hasia
era txarrean egun txar asko
nago lehen ere pasia;
hortik'e ezin libratu, hoi da
nik daukadan desgrazia.