Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-08-16 Arantza Jaialdia
Conducteur/trice
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Beñat
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Demagun larunbat gaua dela, goizeko ordu txikiak, eta Lizasotarren etxean telefonoak hots egin du. Harritzekoa bada ere, Xebastianek hartu du; Beñat da beste aldean.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Lizaso, Beñat
Lizaso, Sebastian
Entités
Lizaso Sendia

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B.Lizaso:
Orain artean juergak botatzen
nahiz izan naizen abila,
oraingo hontan, aita, egin det
majina bat marabilla.
Nafarroara joan ondoren
han hamaika iskanbila,
Arantzan nago erdi galduta
ta etorri zaite bila. (bis)

S.Lizaso:
Goizeko hirurak eta semea
burutik sano al dago?
Lehenen tinbreak sustoa eman dit
ta pentsatu dut "akabo!";
nik zure bila joateko ez dut
behar dan hainbeste gogo,
nola etorri ikasi behar du
nola joan baino lehenago. (bis)

B.Lizaso:
Etorri zaite aitatxo bila,
eskatzen dizut mesedez,
kendu kartera Bittorri eta
mozkorturik nagoenez.
Aholkutxo bat eman didazu
ta erantzungo dizut errez:
nola etorri ikasia det
baina nola joan oaindik ez. (bis)

S.Lizaso:
Gauza gehiegi ez dakizula
lehendik nengon antzemanda,
errezena da gazte garaian
batek egiten parranda.
Goitikan behera oinez abitu,
ez egin hainbat demanda
eta freskatu San Juango errekan
nahiko ur fresko edanda. (bis)

B.Lizaso:
Gogoaz kontra uretik hasi
ez nuan besterik falta!
Ordu hauetan bestela badut
majina bat zalaparta
telefonotik ez zazu eman
mesedez hainbeste lata
ta amari ez esan deus ere
larritu egingo da ta.

S.Lizaso
Barka zaidazu semea zure
ametsa ezin betea,
amari zerbait kontatzeko nik
hartu behar dut tartea;
neri're asko kostatzen baitzait
Arantzatikan joatea,
hobe izango da zure bila han
amai joateko esatea. (bis)

B.Lizaso:
Ama etortze hori aitatxo
ez da izango kaltera,
goizeko lautan herriko plazan
hantxe elkartuko gera.
Baina zerorrek ere badezu
gaur etortzeko aukera,
Lesakara joan zinaden eta
honuntz etorriko zera! (bis)

S.Lizaso:
Mesede bat lehen egin nizun ta
bigarrena nahi kolpian,
zure aitaren pazientzia
orain ez dago topian;
ta ejenploak erakusten du
beti era egokian,
ohera noa ta nahi badezu
zatoz auto estopian. (bis)