Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Soubelet, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela?

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Gaur ate ere lurrikaretan
jaso dugu nahiko egur,
tifoi bat dator mendebaldetik
ta denbora dugu labur.
Miamikoek badute zenbait
etxe, kotxe edota lur;
nik bizia soilik galdu nezake
ta horrek ematen dit bildur. (bis)

Lujanbio:
Miami aldean xoxak sobra ta
bizimodua seguru,
aukeratzeko ere badauzkat
beste bost etxe inguru.
Baldin tifoiak etxerik gabe
uzten baldin bagaitu gu,
dotorego bat eraikitzeko
aprobetxatuko dugu. (bis)

I.Elortza:
Honek badauka etorkizunaz
petsatzeko ere astia,
niretzat berriz datorkeena
izango da garestia.
Tifoi berbera dugu hor baina
desberdin beste guztia,
gordelekua daukazu zuk zai
ta nik berriz lur azpia. (bis)

Lujanbio:
Batzuk sobera duten garaian
beste batzuk gabezia,
nik txanpon batzuk dauzkat jokoan
eta zuk zure bizia;
nigana pena ekar dezake
ta zugana desgrazia;
zer eingo degu horrela bada
naturaren kutizia? (bis)

I.Elortza:
Beraz naturan kutiziatan
jarri gaituzte lekuko
ta goitik behera datorrenari
ezin zaio egin uko.
Zu hortik nonbait joango zara
tifoia heldu orduko,
baina nik berriz lur hau maite dut
eta ez naiz mugituko. (bis)

Lujanbio:
Mila arrazoi dauzkazu beraz
hortxe bertan gelditzeko
ta nik ordea penarik bate
munduz mundu ibiltzeko.
Diru pixka bat emango dizut
errukigarri antzeko,
ogi kozkor bat zuri emanez
kontzientzia zuritzeko. (bis)

I.Elortza:
Hau da Miami eta inguru
horretan duten ahalmena:
pentsatzen dute diruarekin
konpontzen dela problema.
Barka Maialen, baina zeuretzat
gorde dezakezu dena,
zure dirurik ez dut behar nik,
datorrela datorrena! (bis