Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-11-27 Eibar Jaialdia
Conducteur/trice
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Oihane
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
txura denez, zuek biok gaur zita bat daukazue elkarrekin, eta Oihane arropa gutxirekin eta probokatiba samar etorri zaizu, zuri, Jokin, gustatzen ez zaizun bezala.

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Esan bezela zita genuen
eta hau da ezustea,
erropa oso gutxikin zatoz,
neretzako ze tristea!
Neri ez baitzait hori gustatzen,
nahiago baitut bestea:
gabe azaltzea baino hobe da (bis)
nere aurrean eraztea.

O.Enbeita:
Beste lau aldiz gutxienean
nik berdina baitut entzun,
ez dakit gauzak ondo egiten
behintzat mutiko dakizun!
Gauzak aldrebes egindakoan
morboa izan dezazun,
arropak boltsa batean dauzkat (bis)
zerorrek jantzi nazazun.

Sorozabal:
Gero jazteko izan liteke
horrenbeste komenentzi!
Baina hortarako arriskurikan
denik ez diot iritzi.
Dena aldrebes egiten dezu
ta hortan egin det etsi:
kalean dena kenduta ibili (bis)
ta oherakoan jantzi.

O.Enbeita:
Dena aldrebes egin dudala
ta ez nabilela zuzen,
nahiz ta askotan ibiltzen naizen
zuzentasuna bilatzen;
ohera sartu eta arropak
ohi ditudala ibiltzen,
arropa jantzi beharra daukat (bis)
ez nauzulako berotzen.

Sorozabal:
Beraz beroa senti dezagun
dira gure ahaleginak,
baina nabarmen gelditzen dira
konpenetratu ezinak;
eta azaldu behar dizkizut
nere sistima pittinak:
beroki haundi bat ekar zazu ta (bis)
azpiko arropa arinak.

O.Enbeita:
Zuk ere ibili nahiko zenuke
azpialdean barrena,
zergatik beti jartzen didazu
zeuk nahi zenukeen sistema?
Beste era baten ikusi ohi dut
nire gustorako dena,
zure larruzko berokia da (bis)
nik jantzi nahiko nukeena.

Sorozabal:
Beraz ulertzen dizut ederki
esan baitezu dotore.
argi ta garbi gauzak esanda
izaten da askoz hobe;
baina denbora eman gauzari
ta hasi zaite xuabe,
larruzkoraino ez da iristen (bis)
lanazkoa kendu gabe.

O.Enbeita:
Lasaitu zaitez hurbilduko naiz
lana guztia kentzera,
behingo batean izanez gero
hori egiteko aukera;
baina gabiltza hizketaldian
aurrera eta atzera,
hotza sartu zait hezurretara (bis)
eta goazen etxera!