Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
| Bertsoa entzun | 
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
I.Elortza:
Zuk badakizu laster txapela
jokatzen zelan gagozen;
larunbatean hasi behar dot
ta egin gura neuke zuzen.
Urduri xamar jarten naz beti
ta ez naz ibiltzen;
nerbioso bat nahi dot esparring
ia superatzen naizen. (bis)
Peñagarikano:
Larunbatean hasiko da-ta
makina denbora luze!
Bien bitarte pasa behar duzu
ez dakit zenbat oinaze!
Zu nerbioso ipintzen zera
baina konpon leike aise:
saio aurretik edan whisky bat
zarauztarrak bezelaxe. (bis)
I.Elortza:
Whisky bat edan ta igoal saioan
jardungo naz erdi-grabe.
Bertso-eskolako lagunek nire
esparring izan nahi dabe,
baina esan dautzet Peña hartuta
joango jatala hobe;
behin txapel bat be jantzi zenduan
kasualidadez bada be. (bis)
Peñagarikano:
Hogeita bi urte ditun gazteak
ez dauka batere lotsik;
botileroa neu izango naiz
ta gainera oso pozik.
Zuk txapelketan ez zazu esan
lehen esandako hitzik;
"hobe joango zait" ez da esaten,
"hobeto joango zait" baizik. (bis)
I.Elortza:
Badakizue Peñak askotxo
dakiela bertso-modaz;
honekin beste euskaraz ere
ez dot ikasten askogaz.
Lehen adarra jo, motibatuta
biok eingo dogu jolas.
Eskerrik asko, Peña, holako
kontsejuak behar dodaz. (bis)
Peñagarikano:
Berrogei urte ia gainean,
botilero eta maisu,
eta mutila sarritan dago
nerbioso eta izu.
Tolosa villa famosa dela
ondo asko badakizu;
bestela ez dute ulertuko ta
gipuzkeraz kanta zazu. (bis)
I.Elortza:
Batuaraino zedituko dot
sekula bez gipuzkeraz;
euskara on bat erabili ta
gorantza eingo dot hegaz.
Baina nik duda txiki bat dabot
netrenauko nazen eraz,
badaezpada be parte hartzera
atrebitu ez dan bategaz. (bis)
