Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-09-05 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer derizkiok zenbait eliza kirol eta kulturgune bihurtzeari?

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neronek ere berri hau
entzun det erne ta adi.
Haseratik ados nago,
esan nahi dut argi-argi.
Euskal Herrian badegu
eliza haundi ugari
ta behar dun garrantzirik
ezin eman kulturari.
Elizak antzaldatzea
ez det juzgatzen mirari;
norbaitek men egin dio
gizarte laikoari,
kaixo kulturari eta
adio Jangoikoari;
begiratu behar zaio
garaian garaikoari.

Era aldatze horrekin
ados nago orain egiz.
Zenbaitek elizaren bat
joa dauka bere begiz.
Hortan pentsatu izan det
nik ez dakit zenbat aldiz!
Ta orain gainera euria
hasi zaigu kolpez, berriz.
Panorama latza zegon
hemen hamarretan guztiz:
lau katu zeuden aulkitan,
gainera dexente bustiz.
Ez ginake ibiliko
aterki haundien premiz,
gaurko bertso jaialdia
Buen Pastorren izan balitz.

Askotan ez da errexa
lehengo ohiturak haustia,
askoz'e errexago da
errezkeritan hastia.
Zenbait elizan dorreak
jo dezake eguzkia,
bistan utziaz egin zun
poderetsuan uzkia.
Ez da pasako bandeja,
ez da pasako saskia,
ta porteri bihurtu da
lehengo aldare azpia.
Nere ustez aurrerapen
ona degu, ez tristia;
lehen han Kristo bat zegoen
ta orain kristo guztia.