Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Euskal herrian itxaropenez
inoiz ezin gera jantzi;
nun eta nola kantatu zuen
ezin daiteke ahantzi.
Ordutik hona apenas dagon
horrenbeste diferentzi!
Hoi esan zunak esan baitzuen
"gu gera hiru probintzi".
Egaña:
Aizu Laxaro, ez da zilegi
erdiakin isiltzea;
komeni zaigu Xenpelar haren
bertsoa borobiltzea:
lehen aholkua eman zigun hark
elkarrengana biltzea,
ta bigarrengo eskeini zigun
oraindik ez umiltzea.
Iturriaga:
Ia gureak egin duenik
ez nago horren seguru;
nork agindua badugu jada,
Monkloa dute helburu.
Xenpelar jaunak Aznar ez zuen
ezagutu, ez hanka, ez buru.
Ia gureak egin orduko
geureak eingo ditugu.
S.Lizaso:
Behin Kaxianok itsasontzia
deitua zion herriai;
askatasunan portua ere
nunbaiten omen dago zai;
itsasontzia noraezean,
nor egon liteke lasai?
Marinel lanik inork ez du nahi,
denak kapitain izan nahi.