Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1996-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
| Bertsoa entzun | 
1996-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Egaña:
Egunero egunero
ekartzea jana
horrek hurbiltzen gaitu
gu elkarrengana
hortara ez da mugatzen
gure harremana
minberatua daukat
atzekalde dana. (bis)
S.Lizaso:
Bisitatzera etorri
kaiolatxo honta
eta bidali nuen
nik atzean jota.
Hiru-lau jaki puxka
bakarrikan bota;
zerbait gehio ekarri
goseak nago-ta. (bis)
Egaña:
Gure gorila hori
ze tipo ergela;
honek ez dauka arau
ta ez erregela.
Atakatu ninduan
lehen esan bezela;
neuk'e antzeman nizun
goseak zeundela. (bis)
S.Lizaso:
Ni tentatu ohi nau bai
hamaika klaseta,
ta azkenik iritsi
holako gauzeta.
Makurtuta jarri zan,
honek daukan jeta!
Zerorri're ez zaude
denetik aseta. (bis)
Egaña:
Dena kontatu digu
gorila narratsa!
Nola pasa genuen
atzoko arratsa.
Nahiz gustokoa izan
sexua ta martxa,
atzo eman zenidan
asealdi latza. (bis)
S.Lizaso:
Ez zan txukuna izango
guk egin genduna
eta ez zan hobea
zure erantzuna.
Entrenamendu hutsa
atzoko jarduna;
orain ekar'iazu
egizko laguna. (bis)
Egaña:
Ni pronto nago eta
txorakeri gutxi;
batetik karizia
bestetik igurtzi.
Sei-zazpi marka dauzkat
nahiz ez erakutsi;
hurrengoan purua
hautsontzian utzi. (bis)
S.Lizaso:
Kaiolara sartu zan
zerbaiten asmotan,
eta purua zertan
utzi gerokotan.
Zazpi-zortzi arrasto
bere gorputz hortan,
ez dirade gehiegi
hamar asaltotan. (bis)
