Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
Bertsoa entzun |
1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
Nom de la strophe:
KOPLEN MULTZOA
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Inglaterran zer dabiltzen
hasi nahi nuke argitzen:
Karlos ta Diana hoiengatikan
eskandaloa zen;
oain aita umeak zaintzen,
ama milioiak kontatzen,
behiak ere zoratutzea
ni ez naiz harritzen. (bis)
Gu geure paradisuan
loturik gaude lazuan
bakas loka hoiek jan diralako
Euskadi osuan;
Donostiako kasuan,
residentziko auzuan
ahuntza biolau zuanak ere
behia jango zuan. (bis)
Egin dute elkartea,
baita ere debatea
behi txar horiek Amerikarai-
no eramatea;
Inglaterrara juatea
litzake malapatea.
Okela janda zoratzez gero
jan'zaun patatea. (bis)