Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia
Conducteur/trice
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Joxe
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe, aspaldiko partez, aurten santa eskean ibili da. Dirua biltzen zenuten poltsan kartazal huts bat agertu da eta Peñak botatakoa ote den du errezeloa Joxek. Egin ezazue koplatan saiotxo bat.

Description

Air
Bedeinkatua izan dedila I-A
Nom de la strophe
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Geren ustetan azañatxo bat
aurten bagendun egina,
baina badakit zer izaten dan
mutil zaharraren propina.

Peñagarikano:
Santa eskean etorri zaigu
gure Lizaso laguna;
gaurko honetan zein ote degu
sobre hutsa bota duna?

J.Lizaso:
Berau oraindik kontentu dago
sobre ziztrin bat emanik;
Lizasok ez du inun esango
eskuzabala zeranik.

Peñagarikano:
Baina erruduna ni ez naizela
gaurkoan nik derizkiot;
dirua sobren nahi zuten eta
sobrea nork bota dio?

J.Lizaso:
Peña bota dun ateraldia
ez da izan segurua;
hola mutilzahar bizitzekotan
zertako dezu dirua?

Peñagarikano:
Gure etxera etorri da-ta
gero limosnatik jai-jai!
Eskatze hori libre izaten da,
ez ematea ere bai.

J.Lizaso:
Nik gauz bat dakit: Peña ez zala
gurekin portatu zuzen;
zure moduan baziran denak
goseak hilko ginuzen.

Peñagarikano:
Oker zabiltza ene Lizaso,
ta nahi zintuzket zuzendu,
diru gehiago botako nuen
ondo kantatu bazendu.

J.Lizaso:
Honek oin bota dituan hoiek
danak ez dira egiak,
gabaz beronek kantatu zitun
Lizasori ikasiak.

Peñagarikano:
Honek "zua- zua -zua!" kantatzen zuen
ta silan nengon aspertzen;
egia esan behar baldin badet
ez nion ezer ulertzen.

J.Lizaso:
Sinistu idazu, danak ez ziran
oso arrazoi astunak;
gauza onikan ez du entzuten
ezer ulertzen ez dunak.

Peñagarikano:
Egia esan oaindik ez dakit
nik zer kristo zabiltzaten,
buila galanta eginagatik
ez zendun ezer esaten.

J.Lizaso:
Nik berdin-berdin jarraitutzen det
etxian eta kanpuan;
egi galantak esan nizkizun
entenitzeko moduan.

Peñagarikano:
Barkatu baina ez zenun kantatu
entenitzeko moduan;
nik sobre hutsa botata ere
berdin kobratu zenduan.

J.Lizaso: Aspalditikan ikusten baitet
poltsa ximurran antzeko,
hoinbeste saltsa jarri behar al da
dotea ahorratzeko?

Peñagarikano:
Ni bezelako xuhur gehiago
izango dira munduan;
zuri eman behar nizunarekin
Iturrin afaldu nuan.

J.Lizaso:
Zerbaitegatik hau bialdu zun
lehenago ere kuttunak,
suerte ederra izango baitu
albotik bigaldu zunak.

Peñagarikano:
Aizu koplari, isiltzea ere
ez ote zenuke hobe?
Lehenago sobre hutsa zegoen
ta orain bertsoak sobre.

J.Lizaso:
Berihalaxe emango dizut
galdera horren parezera:
isiltzeko ere prestu nago ni
aspertu baldin bazera.

Peñagarikano:
Holakoetan gogorkeria
guk ez degu erabiltzen;
hurrengo urten'e ez det emango
ez bazerade isiltzen.

J.Lizaso:
Azkenerako dardar batean
ipinitzen dit burua;
limosmarikan ez baldin bada
isildutzera nijua.